Ekonomia -
Lantegi batean
62 urteko gizonezko bat hil da Iruñean, lan istripu batean
Hildakoa, ustez, konpontze lanak egiten ari zen lankide batekin batera, eta eskailera batetik erori da, bost metroko altueratik.
eitb.eus
62 urteko gizon bat hil da larunbat arratsaldean Iruñean jazo den lan istripu batean. Biktima lantegi batean ari zen lanean, eta buruan kolpe bat jaso du.
Lantegia Iruñeko Donibane auzoan dago, eta istripua izan den unean itxita zegoen. Hildakoa, ustez, konpontze lanak egiten ari zen lankide batekin batera, eta eskailera batetik erori da, bost metroko altueratik.
Nafarroako ospitalera eraman dute egoera oso larrian, eta bertan zendu da.
Iruñeko Udaltzaingoak hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea