Ekonomia -

Erantzuna

ELAk ikuspegi politikoa ere duela gogorarazi dio Muñozek Rementeriari

Sindikatuaren buruaren esanetan, ELAk patronalak darabilen gaiez ere hitz egiten duela, hau da, AHT, fiskalitatea eta gastu soziala, baina kontrako zentzuarekin.

ELAren idazkari nagusiak EAJ eta Jaurlaritza ere kritikatu ditu. Artxiboko argazkia: EFE
ELAren idazkari nagusiak EAJ eta Jaurlaritza ere kritikatu ditu. Artxiboko argazkia: EFE
ELAren idazkari nagusiak EAJ eta Jaurlaritza ere kritikatu ditu. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz 'Txiki' ELA sindikatuaren idazkari nagusiak Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiari erantzun dio eta, adierazi duenez, organizazioaren asmoa sindikatu izaten jarraitzen da, "ikuspegi sindikala, soziala eta politikoa" badu ere.

Hala erantzun dio Muñozek Onda Vascan atzo ahaldun nagusiak egindako adierazpenei. Rementeriak "alderdi politikoa egin eta hauteskundeetara aurkeztea" eskatu zion ELAri.

Sindikatuaren idazkari nagusiaren esanetan, ELAk patronalak darabilen gaiez ere hitz egiten du, hau da, AHT, fiskalitatea eta gastu soziala, baina kontrako zentzuarekin. Horren ildotik, zehaztu du ikuspegi sindikalarekin egiten duela, baina baita "politikoarekin" ere, "1911tik sindikatu abertzale bat" delako.

Muñozen arabera, EAJk eta Eusko Jaurlaritzak "negoziazioa gutxiengo sindikalarekin egitea adostu dute patronalarekin", ELAk langileen % 40 ordezkatzen duela baztertuta. Gainera, penagarritzat jo du Jaurlaritzak "mugimendu sindikalak bere politika publikoak babestu behar dituela" esatea. "Neoliberal hutsak" dira, erantsi du.

Horren moduko politiken aurrean eta Europan eta AEBn (Donald Trumpen bidez) ultraeskuindarrak gora egiten ari direla ikusita, Adolfo Muñozek faltan sumatu du ezkerrak "pedagogia" egiteko gauza izatea eta mugimendu sozial eta sindikalekin batera aurrerapausoak ematea.

"Ezkerrak pedagogia egiteari uko egiten badio galduta dago. Ezkerrak pentsatzen baldin badu egoitza batean aldaketa lortuko duela, mugimendu sozial eta sindikalarekin diskurtsoa antolatu barik, galduta dago, hori asmatuta dago jada".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Eusko Jaurlaritza berriak ELA Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia berriak Unai Rementeria albisteak Albisteak