Ekonomia -

Iruzkina

Europak tasa bat inposatu die bankuei

Europako Batzordeak hartu duen erabakiak, behintzat, jendea engainatua ez sentitzeko balioko du.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garrantzi handiko urratsa eman du Europar Batasunak. Mundu guztiak daki gaur egungo krisi hau batez ere finantzakoa dela. Hala ere, jendeak uste du herritarrak baino ez direla ordaintzen ari.

Krisi honetan, diru funtsak eraiki behar izan dituzte gobernuek, egoera larrian zeuden banketxeei laguntza emateko. Diru funtz horiek publikoak dira, zergak ordaintzen dituzten herritarrenak.

Hori horrela, azkenean Batasuneko gobernuburuek banketxeei tasak ezartzea erabaki dute. Jasoko den dirua egoera larrian egon litezkeen banketxeei laguntza emateko erabiliko da. Horrenbestez, ez da diru publikora joko.

G-20 taldeak egingo duen goi-bilerara eramango du erabaki hau EBk, eta nahiz eta beste herrialdeek neurria aintzat ez hartu, Europakoek bai, martxan jarriko dute.

Inork ez du ulertzen zergatik dena hondoratzen ari denean banketxeek urtez urte irabaziak izaten dituzten. Europako Batzordeak hartu duen erabakiak, sikiera, jendea engainatua ez sentitzeko balioko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea