Ekonomia -

Lan erreforma

EAJ abstenitu egingo da, eta CIUk tramitazioa erraztuko du

Jeltzaleek ez dute oraindik haien botoa zein izango den erabaki, eta ez dute aukerarik baztertzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan erreformaren tramitazioa erraztu egingo du CIUk, nahiz eta dokumentua "nabarmen hobetu daitekeen". Lege-dekretuaren aurrean CIUren jarrera, aurkeztu dituzten emendakinekin gertatzen denaren araberakoa izango da.

Bestalde, lege-dekretuari buruz datorren asteartean egin behar duten eztabaidan abstentzioaren alde egin dezake EAJk, Josu Erkorekak iragarri duenez. Hala ere, jeltzaleek ez dute haien botoa zein izango den erabaki, eta ez dute aukerarik baztertzen. Atzoko testuan sartutako zenbait aldaketen alde agertu da gaur Erkoreka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea