Ekonomia -

Biztanleria Aktiboaren Inkesta

4.600 langabe gehiago zenbatu EAEn hirugarren hiruhilekoan

Nafarroan, berriz, 1.100 langabe gutxiago daude, langabezia-tasa %12,41ekoa izanik

Langabezia eta okupazioa gora Euskal Autonomia Erkidegoan

1:16

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan 4.600 pertsona gehiago daude langabezian urteko hirugarren hiruhilekoan 133.300 pertsonara heldu arte. Horrenbestez, langabezia-tasa % 12,8an kokatu da, aurreko hiruhilekoetan baino % 55 gehiago. Hala jasotzen da Estatistikako Institutu Nazionalak gaur argitaratu duen Biztanleria Aktiboaren Inkestan.

Euskadi da, Murtziarekin batera, tarte horretan langabeziak gora egin duen erkidego bakarra; alabaina, hazi egin da landunen zenbatekoa (6.800 pertsona gehiago), hau da, enplegu-tasa % 57,42koa da.

Lurraldeka, Gipuzkoan dago langabezia-tasa handiena (% 10,35), aurreko hiruhilekoan baino 15 hamarreko gutxiago (% 10,5).

Araban % 12,16koa da langabezia-tasa (% 13,11koa zen aurreko hiruhilekoan), eta % 14,5ekoa Bizkaian (% 14,83 aurrekoa hiruhilekoan).

Jarduera-tasa nagusiena Arabak dauka (% 58,16), eta haren atzetik daude Gipuzkoa (% 57,51) eta Bizkaia (% 57,17)

Nafarroari dagokionez, 1.100 langabe gutxiago daude hirugarren hiruhilekoan; beraz, langabezia-tasa %12,41ekoa da, autonomia-erkidegoen arteko bigarren txikiena, Balearren atzetik.

Espainian, langabezia-tasa % 18,91ekoa da (4.320.800 langabetu), hiruhileko horretan 253.900 langabetu gutxiago daudelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia 2024 Gaurko albisteak Nafarroan EAE Lana Ekonomia albisteak Eguneko albisteak