Ekonomia -

Bilera-sorta

Dekretuak 'okertu' egin du lan-erreforma, Toxoren eta Mendezen ustez

Lege-dekretuak lan-erreformaren zirriborroa "larriagotu" eta "gehiago okerragotu" duela adierazi dute UGT eta CCOO sindikatuetako idazkari nagusiek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lege-dekretuak lan-erreformaren zirriborroa "larriagotu" eta "gehiago okertu" duela esan dute Candido Mendez eta Ignacio Fernandez Toxo UGT eta CCOO sindikatuetako idazkari nagusiek.

Joan Ridao ERCko bozeramailearekin bildu dira sindikatuetako buruzagiak arratsaldean. Gobernuaren lan-erreformaren kontra sindikatuek dituzten arrazoiak azaltzeko bilera-sorta egiten ari dira UGT eta CCOO. Ekainaren 22an dekretua ez onartzea eskatzen diete alderdiei.

Lege-dekretuan sartutako aldaketek, bestek beste, enplegua sustatzeko kontratuak 33 eguneko kalte-ordainarekin zabaltzea, irailaren 29ko greba orokorra "berretsi" dute, Mendezen ahotan.

Bestalde, lege-dekretua "behin betikoa" izango den edo "zuzenketak" izango dituen zalantzan jarri du Toxok. Dekretuak "testua hobetu beharrean, gehiago okerragotu du", erantsi du.

Ostegunean bilera-sortarekin jarraituko dute Toxok eta Mendezek, eta 11:00etatik aurrera IU eta ICVko, EAJko eta PSOEko bozeramaileekin bilduko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea