Ekonomia -

Lan gatazka

Beasaingo Indar enpresako langileek lanuzteak eta grebak deitu dituzte

Urriaren 27an eta 28an lau orduko lanuzteak egingo ditu dituzte eta azaroaren 2an, 3an eta 4an, ostera, egun osoko grebak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beasaingo Indar enpresako langileek lanuzteak eta egun osoko grebak iragarri dituzte urriaren amaierarako eta azaroaren hasierarako, negoziazioak desblokeatzea eskatzeko.

Langile batzordeak ohar bidez jakinarazi duenez, langileen gehiengoa mobilizazioen alde agertu da: aldeko 380 boto, kontrako 90 boto, 17 boto zuri eta 10 baliogabe.

Zehazki, urriaren 27an eta 28an lau orduko lanuzteak egingo ditu dituzte, eta azaroaren 2an, 3an eta 4an, ostera, egun osoko grebak.

Aipaturiko iturriaren esanetan, bederatzi hilabeteko negoziazioen ondoren, ez dute adostasunik lortzeko inolako aukerarik aurreikusten, ez alor ekonomikoan ez enplegu politikan ere; izan ere, lantegiaren ekoizpena hazi ahala, kontratazioa handitzea da sindikatuen eskakizunetako bat.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian Lana albisteak Ekonomia albisteak Beasain albisteak Eguneko albisteak