Ekonomia -

Eustaten datuak

Langabezia % 12,6ra jaitsi da hirugarren hiruhilekoan, EAEn

Emakumeen % 13,6 daude lan barik, eta gazteen langabezia tasa % 25,6koa da, biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestak islatu duenez.

Langabezia
Langabezia
Euskal ekonomiak 7400 lanpostu sortu zituen udan

1:29

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko hirugarren hiruhilekoan, jaitsi egin da langabe kopurua Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE): 131.700 pertsona daude guztira lan barik, bigarren hiruhilekoan baino 14.400 gutxiago. Horrenbestez, % 13,9tik % 12,6ra jaitsi da tasa.

Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestaren datuak kaleratu ditu gaur Eustat Euskal Estatistika Institutuak. Aurreko epe berarekin alderatuta, 7.400 pertsona gehiago daude okupatuta; % 0,8 gehiago, beraz.

Generoari erreparatuta, langabezian zeuden gizonen kopuruak behera egin du (14.000 langabe gutxiago). Emakumeen kasuan, 300ek lortu dute lanposturen bat, baina 67.200 emakume daude oraindik langabezian. Hala, gizonezkoen langabezia-tasa % 11,7ra jaitsi da, eta emakumeena % 13,6an mantendu da.

Gazteen langabezia tasak altuena izaten jarraitzen du, azken hiruhilekoan 6,2 puntu jaitsi bada ere. 16 eta 24 urte bitarteko 11.700 gazte daude lan barik.

Lurraldeka, Bizkaian jaitsi da gehien langabezia (10.500 langabe gutxiago), eta % 14an geratu da. Gipuzkoan, 33.300 pertsona daude lan barik, eta % 9,9ko tasa dute. Araban, berriz, 1.100 pertsonak lortu dute lanposturen bat, eta, ondorioz, % 13,9ko langabezia tasa dago bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian 2024 Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Albisteak Eustat