Ekonomia -

Epaia

Banco Popularrek 49.000 ordaindu beharko dizkio bezero bati

Fagorreko finantza-ekarpenak erosi zituen bezero bati itzuli beharko dio dirua.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eibarko (Gipuzkoa) epaitegi batek ebatzitakoaren arabera, Banco Popular banketxeak 49.000 euro ordaindu beharko dizkio Fagorren finantza-ekarpen batzuk erosi zituen bezero bati. Izan ere, kontratua baliogabetu du, eroslea produktuaren arriskuaz behar bezela ez ohartarazteagatik.

Cauce Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunak agiri batean adierazi duenez, jarritako dirua itzuli beharko dio bezeroari, baita legezko interesak ere.

Ebazpen judizialak indargabetu egin du AFS Fagor Electrodomesticos produktuan egindako inbertsioa, eta, ondorioz, gordailuari dagokion balioa eta dokumentuak ere bai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak