Ekonomia -

32 lanpostu

Gasteizko Udalak 32 lanpostuko LEPa onartu du Udaltzaingoan

Datozen egunetan lan eskaintza publiko horretako oinarriak argitaratuko dituzte Espainiako, EAEko eta Arabako Aldizkari Ofizialetan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak 32 lanpostuko lan eskaintza publikoa (LEP) egitea onartu du Udaltzaingoan, eta aurreikuspenen arabera, litekeena da udaltzain horiek 2018. urte hasierarako lanean izatea.

Lan eskaintza publiko horretako oinarriak datozen egunetan argitaratuko dituzte Espainiako, EAEko eta Arabako Aldizkari Ofizialetan eta orduan zabalduko da eskabideak bidaltzeko epea.

Izena emateko epea amaitzen denetik 3 hilabete igaroko dira, gutxienez, hautaprobak egiten hasi aurretik.

Udalak egindako aurreikuspenen arabera, hautaprobak egiteko 3 hilabete beharko dituzte. Gero, behin lanpostua beteko duten pertsonak aukeratutakoan, 3e 32 horiek praktikatako funtzionario izendatuko dituzte eta 7 hilabeteko formakuntza prozesua abiatuko dute Arkauten.

Formakuntza ikastaroa amaitutakoan, 32 aukeratuek urtebeteko praktikaldia egingo dute eta hori gainditutakoan udaltzain izendatuko dituzte.

Legeak ahalbidetzen duen lanpostu kopuru maximoa da, eta 32 lanpostu horietatik 12tan euskarazko bigarren perfila eskatuko da.

Bestalde, hautagaiek azterketa teorikoaz gain, proba psikoteknikoak eta fisikoak gainditu beharko dituzte. Halaber, hiriari buruzko ezagutza izan beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Ekonomia 2024 Gasteiz Eguneko albisteak