Ekonomia -
Lan erreforma
CCOOk ere greba orokorra deituko du ekainaren 29an Euskadin
Egun horretan sindikatu abertzaleek ere egingo dute greba orokorra.
Erredakzioa
CCOO sindikatuak greba orokorra deituko du hilaren 29an Euskadin, hau da, sindikatu abertzaleek ere egingo duten egun berean.
Espainiako Gobernuaren lan erreformaren edukia ezagutu eta gero, CCOOek eta UGTk ohartarazi dute erantzun irmoa eman nahi dutela Euskadin.
Sindikatuko iturriek jakitera eman dutenez, nahiz eta deialdiak ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuek ezarritako datarekin bat egin, ekainaren 29a, sindikatu abertzale horien greba deialdiarekin bat egiten ez dutela argi utzi dute.
Egunean zehar CCOO eta UGT sindikatuen arteko kontaktuak izan dira, baina momentuz UGTk ez du jarrerarik azaleratu ekaineko greba aukerari buruz.
Sordo
ELA eta LAB sindikatuak kritikatu ditu Unai Sordo Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari nagusiak Bilbon emandako prentsaurrekoan, eta CCOOk irailaren 29ko deialdia ere babestuko duela azaldu du.
"ELA eta LAB sindikatuen deialdi sektarioak arretarik ez desbideratzeko" CCOOk ekainaren 29an greba orokorra deitzea erabaki duela esan du Sordok.