Ekonomia -

Ezbeharra

Langile batek besoa galdu du Bilboko portuan izan den lan-istripuan

Antza denez, makina batek azpian harrapatu du eta beso bat, sorbalda eta toraxaren zati bat galdu ditu.

Bilboko Portuko artxiboko irudia. EITB
Bilboko Portuko artxiboko irudia.
Bilboko Portuko artxiboko irudia. EITB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33 urteko langile bat larri zauritu da gaur Bilboko portuan, antza denez, makina batek azpian harrapatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lan istripua 14:15ak aldera gertatu da.

Antza denez, uhal garraiatzailea batek harrapatu du eta, ondorioz, beso bat, sorbalda eta toraxaren zati bat galdu ditu, lekukoek UGT-Euskadi sindikatuak Bilboko Portuan dituen ordezkariei adierazi dietenez.

Informazio horien arabera, langileak laneguna bukatua zuen, eta bertatik alde egitera zihoala harrapatu du makinak.

Toro & Betolaza enpresako behargina da, eta mantentze-lanak egiten ditu.

Ezbeharraren tokira bertaratu diren osasun langileek zauritua egonkortu dute eta egonkortutakoan ospitalera eraman dute helikopteroz. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Bigarren lan-istripuan 24 orduan

Atzo bertan 42 urteko langile bat hil zen Mungian (Bizkaia) lan-istripuan. Ezbeharra Mungiako Técnicas Hidráulicas enpresan izan zen, eta lantegiko enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea eta kontzentrazioa deitu ditu urriaren 17rako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bilboko albisteak Azken ordukoa Bizkaia Lana albisteak Bilboko Portua argazkiak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak