Ekonomia -
Ezbeharra
Gizon bat hil da lan-istripuan, Mungian
Ustez kolpea jo du buruan, pieza batekin. Biktima Donostiako bizilaguna da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
42 urteko langile bat hil asteazken honetan Mungian (Bizkaia) lan-istripuan, Segurtasun Sailak baieztatu duenez.
Ezbeharra 16.25ean izan da, Mungiako Técnicas Hidráulicas enpresan.
Dirudienez, beharginak kolpea hartu du buruan pieza batekin. Oraindik ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari dira, baina litekeena da xafla batek buruan kolpatu izana, larrialdietako zerbitzuetako iturriek jakitera eman dutenez.
Biktima Donostiako bizilaguna da, iturri horien arabera.
Larrialdi zerbitzuei eta guardiako epaileari abisua eman ostean, hark heriotza egiaztatu. Bilbora igorri dute, autopsia egitera.
1966an sortu zen Técnicas Hidráulicas enpresa, eta meatzaritza, arrantza eta ingurumen arloetarako ekipoak eta zerbitzuak eskaintzen ditu.