Ekonomia -
Abiadura Handiko Trena
Gipuzkoan AHTren obrek aurreikusi bezala jarraitzea espero du Arriolak
Bizkaiko eta Arabako obrei dagokienez, Sustapen Ministerioan egiten ari diren murrizketen zain daudela zehaztu du sailburuak, tarte horiek Espainiako Gobernuaren esku baitaude.
Erredakzioa
Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak esan du Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Gipuzkoako tarteko obrek aurreikusi bezala jarraitzea espero duela, baina Sustapen Ministerioan egingo dituzten murrizketen "zain" daudela AHTn zer nolako eragina izango duten aztertzeko.
ETB-2ko "Egun On Euskadi" saioan egindako elkarrizketa batean, Arriolak nabarmendu du gaur Bergara-Antsuola tartearen lehen harria jarriko dutela, eta ondorioz jada sei direla Gipuzkoan eraikitzen ari direnak.
Bere esanetan, beste tarte baten obrak jada esleitu dituzte, eta beste batean aurki egingo dute. Hori horrela, helburua "aurreikusitakoarekin" jarraitzea dela ziurtatu du.
Arriolak gogorarazi du Bizkaiko eta Arabako tarteak Espainiako Gobernuaren esku daudela (Gipuzkoakoa Jaurlaritzarenean). Horrenbestez, Sustapen Ministerioan murrizketak egiten ari direla eta albisteen zain daudela gaineratu du.
Garraio sailburuak aitortu du Gipuzkoako tartea Bizkaikoa eta Arabakoa baino "atzeratuagoa" dagoela, eta Frantziako tartea aurreratuago dagoela Espainian. Arriolaren esanetan, 2020an egotea amaituta da helburua.