Ekonomia -
2016rako aurreikuspena
Jaurlaritzak % 2,9ra igo du euskal ekonomiaren hazkunde aurreikuspena
Halaber, Euskadiko industriaren jarduera % 2,5 hazi da abuztuan, Eustatek zabaldutako datuen arabera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzak aurtengorako euskal ekonomiaren hazkunde iragarpena berrikusi du, eta % 2,5etik % 2,9ra igo du. Gobernuak azaldu duenez, euskal ekonomiak eta inguruko ekonomiak lehen seihilekoan izandako emaitza onen ondorioz, 2016rako hazkunde aurreikuspenak berrikusi behar izan dituzte.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak egindako estimazioen arabera, euskal ekonomia % 2,2 haziko da 2017an.
Euskadiko industria jarduera % 2,5 hazi zen abuztuan
Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren jarduera % 2,5 hazi zen abuztuan, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, eta 2016ko lehen zortzi hilabeteetako hazkundea % 1,5ekoa izan da, iazko epe bereko datuekin alderatuta.
Eustatek gaur zabaldutako datuen arabera, Euskadiko industriaren jarduerak % 3,8 egin du gora uztailetik abuztura.
Lurraldez lurralde, Barne Produktu Gordina Araban igo da gehien abuztuan, % 12,9; % 2,3 hazi da Gipuzkoan, eta % 1,6 jaitsi da, ostera, Bizkaian.
2015eko uztaileko datuekin konparatuz gero, datua positiboa da hiru lurraldeetan: Gipuzkoan % 6,8 hazi da; Araban, % 3,2, eta Bizkaian, % 1,2.