Ekonomia -
Balore Merkatuaren Batzordea
150.000 euroko isuna Laboral Kutxari, Eroskiko finantza-ekarpenengatik
Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 4 milioi euroko isuna jarri dio Bankinter finantza-erakundeari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 150.000 euroko isuna ezarri dio Laboral Kutxari, Eroskiko finantza-ekarpenen auzian arau-hauste oso larria egitea egotzita.
Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoaren arabera, 2010 eta 2012. urteen artean Eroskiren finantza-ekarpenak bere "zentzuzko prezioa" baino garestiago saltzeagatik zigortu dute kreditu-kooperatiba.
Gainera, Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 4 milioi euroko isuna ezarri dio Bankinter finantza-erakundeari, aurrez egokitasun-probak egin gabe finantza-trukerako kontratuak bezeroei saltzeagatik.
Horren hitzetan, biak ala biak "arau-hauste larriak" dira Balore Merkatuaren Legea urratzen dutelako. Dena den, aldeek helegitea aurkeztu dezakete oraindik.
Halaber, Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak beste isun bat ezarri dio Bankinter finantza-erakundeari, 100.000 eurokoa, txikizkako bezeroei finantza produktu konplexuak saltzerakoan hainbat puntu ez betetzeagatik.