Ekonomia -

Sindikatuak

LABek Ipar Euskal Herriko hauteskunde sindikaletara aurkeztu ahalko du

Parisko epaitegi batek baliorik gabe utzi du LABen parte-hartzea debekatzen zuen ebazpena.

Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia. Artxiboko irudia
Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia. Artxiboko irudia
Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia. Artxiboko irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko Kasazio Auzitegiak LABek aurkeztutako helegitea ontzat eman du eta sindikatu abertzaleak Ipar Euskal Herriko enpresa txikietan abenduan egingo diren hauteskunde sindikaletara aurkeztu ahal izango da, Berria egunkariak aurreratu duenez.

Joan den abuztuan, Bordeleko Auzitegi batek onartu egin zuen CGT sindikatuak LABen kontra jarritako salaketa. CGTren arabera, LABek ez du enpresa txikietako hauteskunde sindikaletan parte hartzeko eskubiderik, bere jarduera Euskal Herrira mugatuta edo euskararen erabilera defendatuta, "legeak jasotzen dituen baldintzak betetzen ez dituelako".

Sindikatu abertzaleak Parisko Kasazio Auzitegira jo zuen, Bordeleko epaitegiaren ebazpena “legeak aurreikusten ez dituen baldintzetan” oinarritzen dela argudiatuta, eta arrazoia eman diote orain.

Hortaz, LABek hautagaitza aurkeztu ahalko du Ipar Euskal Herriko enpresa txikietan egingo diren hauteskundeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea argazkiak LAB Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea