Ekonomia -

Arrosaren Festa

Patxi Lopezek neurri ekonomikoak beharrezkoak direla esan du

Nafarroako sozialistek Arrosaren Festa eguna dute gaur Elizondon. Lehendakaria ezker abertzaleari mezu bat helarazi dio: bide bakarra biolentziarekin amaitzea dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariaren ustez, eskuineko alderdien eta nazionalisten kritikez gain, gobernu sozialistak hartzen ari den neurriak beharrezkoak dira, ongizatea lortzeko.

Lehendakariak adierazpen hauek egin ditu Elizondon Arrosaren Jaiaren egunean. Bertan Leire Pajin PSOEko Antolakuntza idazkariarekin batera izan da lehendakaria eta sozialistei une latz hauetan sendo eta elkarrekin ibiltzea eskatu die Patxi Lopezek.

Horretaz gain, lehendakaria ezker abertzaleari mezu bat helarazi dio: bide bakarra biolentziarekin amaitzea dela eta ETA desagertzeko lan egin behar dutela. Bestalde, Pajinek esandakoaren arabera, erreformaren eztabaidak porrot egin izanak ez du esan nahi "jasotako proposamen" guztietatik ez "ikastea".

1.000 sozialista inguruk hartu dute parte Elizondon ospatu den Arrosaren Jaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea