Ekonomia -

Kontsumorako Prezioen Indizea

Urte arteko inflazioa positiboan sartu da aurten lehen aldiz

Urteko arteko Kontsumorako Prezioen Indizea % 0,3an kokatu da irailean, batez ere, erregaien eta argindarraren garestitzearen ondorioz.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,4 igo da irailean, eta % 0,3an kokatu da. Aldi berean, aurten lehendabizikoz urte arteko inflazioa maila positiboan sartu da. Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizeak zenbaki negatiboak atzean utzi zituen azken aldia 2015ko abendua izan zen eta orduan inflazioa % 0,0koa izan zen.

Gaur Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako Kontsumorako Prezioen Indizearen iraileko datu aurreratuaren arabera, urte arteko inflazioa erregaien eta argindarraren garestitzearen ondorioz hazi da. 2015eko irailean, berriz, behera egin ziren.

Iraileko gorakada aintzat hartuta, urte arteko KPIa bost hilabetez jarraian igo da: maiatzean, hamarren bat; ekainean, bi hamarren; uztailean, bi hamarren; abuztuan, bost hamarren, eta irailean, lau hamarren.

Azken 27 hilabeteetatik 4tan baino ez du gora egin urte arteko inflazioak.

Hileko datuei erreparatuz gero, inflazioa % 0,1 igo zen irailean, aurreko hilabetearekin alderatuta; 2015eko irailean, berriz, % 0,3 jaitsi zen, abuztuko datuarekin konparatuta.

Gaur argitaratutako datuak gutxi gorabeherakoak dira. Iraileko behin betiko datuak urriaren 14an emango dituzte ezagutzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
KPI gaur Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa