Ekonomia -

Euskal Estatistika Institutua

Ekonomia % 3,2 hazi da bigarren hiruhilekoan

Merkataritza, ostalaritza eta garraioen sektoreak hazi dira gehien. Lurralde guztietan igo da % 3 baino gehiago.

Industria
Industria
Euskal ekonomia hazi egin da %3,2 urtearen bigarren hiru hilekoan

1:25

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekonomia % 3,2 hazi da aurtengo bigarren hiruhilekoan, iazko epe berarekin alderatuta, uztailan aurreratutakoa baino bi hamarren gehiago, zerbitzuen eta eraikuntzaren sektoreen gorakadari esker, gehien bat.

Euskal Estatistika Institutuak bigarren hiruhilekoaren behin betiko datuak plazaratu ditu gaur, ostirala. Horretan jaso dutenez, Barne Produktu Gordinak (BPG) % 0,8 egin du gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, hain zuzen, uztailan aurreratutakoa baino hamarren bat gehiago.

Ekonomiako sektore guztiek egin dute gora, baina merkataritza, ostalaritza eta garraioen sektoreek bultzatu egin dute bultzada handiena, % 3,9 hazita, aurreko eguneko epe berarekin alderatuta. Era berean, eraikuntzaren sektorea % 2,7 hazi da urtetik urtera, lehen hiruhilekoan % 0,3 jaitsi ostean.

Lurraldeei dagokienez, ekonomia guztietan hazi da, baina Araban eta Bizkaian % 3,2koa izan da hazkundea eta Gipuzkoan, aldiz, % 3koa.

Hala, ekonomiaren hazkundea Espainiako BPGak izandakoaren parekoa izan da, bai urtetik urterako tasari dagokionez, baita hiruhilekotik hiruhilekora ere, Euroguneko urtetik urterako tasa bikoiztuta.

Lehen sektorea (% 2,8) ez ezik, industria sektorea ere (% 2,4) hazi da, baina ez aurtengo lehen hiruhilekoan bezainbeste, eraikuntza sektorearekin gertatu den ez bezala.

Bestalde, zerbitzuen sektorea, bere osotasunean, izan da biziena (% 3,4), 2015ko epe berarekin alderatuta. Gainera, % 3 igo da, aurtengo lehen hiruhilekoarekin erkatuta.

Eskaeren kasuan, barne esparruan izandako hazkundea egonkortu egin da, % 3,3ko hazkundearekin (urtetik urtera), aurreko hiruhilekoarekin alderatuta bi hamarren hobetuta. Kontsumoan (% 3,2) eta inbertsioetan (% 3,7) egindako gastuek egin dute posible igoera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Euskal Estatistika Erakundea gaur BPGd