Ekonomia -

Bilera

Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek erreforma fiskala aztertuko dute

Aberatsenei zergak igotzeko berri emateak EAJren baitan piztutako kritiken ostean, Exekutiboa hiru herrialdeen erabakiak "bateratzen" saiatuko da asteazkenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza eta hiru aldundiak asteazkenean bilduko dira Gasteizen krisiari aurre egiteko neurri fiskalak aztertzeko.

Bizkaiak, Arabak eta Gipuzkoak hartzen dituzten erabakiak "bateratzen" saiatuko da Exekutiboa eta, aldi berean, errenta altuenei zergak igotzearen alde agertuko da.

Neurri hori aztertzen ari da Araba eta EAJren baitan kritikak piztu ditu. Horrela, Iñigo Urkullu EAJko presidenteak eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, neurria "sinplista eta demagokikoa" zela esan zuten

Arabako Aldundiak argi utzi du Arabak ez duela alde bakarreko neurririk hartuko eta Bizkaiarekin et Gipuzkoarekin adostuko dituela.

"Koordinazioa" eskatu du EAJk

RNEri eskainitako elkarrizketan, Iñigo Urkullu EBBeko presidenteak, gaur aldundiekin harremanetan jarriko dela baieztatu du. Doitzearen eta neurri fiskalen inguruko "hausnarketa zehatza, komuna eta adiera bakarrekoa" plazaratzea dute helburu.

"Honek koordinazioa behar" duela azpimarratu du Urkulluk eta EAJ "hausnarketa horretan" ari dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea