Ekonomia -

Aurrezki publikorako plana

Goi-funtzionarioek ANera joko dute soldata murrizketagatik

Auzitegi Konstituzionalak, dekretua onartzeko tramitazioan Gobernuak Konstituzioa urratu zuen ikertzea nahi du Funtzionarioen Federazioak. Dekretuak, gainera, pentsioen izoztea jasotzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Administrazio Zibileko Goi-Kargudunen Erakundeen Federazioak (Fedeca) funtzionarioen soldata murrizketa eta pentsioen izoztea jasotzen duen dekretuaren aurka helegitea aurkeztuko du Auzitegi Nazionalean (AN).

Rafael Coloma Fedecako bozeramailearen hitzetan, Konstituzioaren 84. artikulua urratzeagatik dekretuaren onarpen tramitazioa legez kanpokoa izan zela argudiatuko dute beraien errekurtsoan. Horrenbestez, bere "baliogabetzea" eskatuko dute eta Auzitegi Konstituzionalak Konstituzioa urratu zuten ikertzea nahi du.

Horrez gain, orain dela bost hilabete, sindikatu nagusiek eta Gobernu sozialistak soldata igoera bat adostu zutela azpimarratu du Fedecak eta orain, maiatzaren 20an onartutako dekretu horregatik, Gobernuak bertan behera utzi du.

Pentsioei dagokionez, 2011ko urtarrilera arte ez baldin badute izoztea burutuko, federazioak ez du ulertzen zelan justifikatzen den premiazko behar hori. Gainera, horren onarpena Estatuko Aurrekontu Orokorretan jaso behar da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea