Ekonomia -
Murrizketak osasun sektorean
Osakidetzan murrizketak eteteko eskatu diete sindikatuek alderdiei
Azken urteotan 3.000 lanpostu suntsitu direla eta kalitetazko zerbitzua bermatzea gero eta zailagoa dela salatu dute ELA, LAB, SATSE, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Azken urteotan Osakidetzan abian jarritako murrizketekin “bukatzeko konpromisoa” hartzeko eskatu diete ELAk, LABek, SATSEk, CCOOk, UGTek, ESKek eta Medikuen Sindikatuak alderdi politikoei.
Sindikatu horietako ordezkariek elkarretaratzea egin dute gaur Txagorritxu, Donostia eta Gurutzeta ospitaleen aurrean, EAEko osasunean emandako murrizketak saltzeko.
Sindikatuek emandako datuen arabera, azken urteotan 3.000 lanpostu suntsitu eta langileen ordezkapenak gutxitu dira. Horrez gain, soldaten murrizketak eman dira eta enpleguaren behin-behinekotasuna % 40raino heldu da. Hortaz, kalitatezko zerbitzurik eskaintzea zaila dela salatu dute.
Hori horrela, irailaren 25eko hauteskundeak baino lehen, “murrizketa politikarekin” eta “osasun pribatuaren aldeko apustuarekin” jarraituko ote duten argitzea eskatu diete sindikatuek alderdi politikoei.