Ekonomia -
Lan-gatazka
ELAk Bizkaiko egoitzetako 'prekarietatea' salatu du Portugaleten
Irailaren 21etik aurrera bi asteko grebari ekingo diote ELA sindikatuak deituta.
EITb.eus
Bizkaiko itunpeko zahar-etxeetako langileek bere Portugaletera eraman dituzte gaur goizean bere lan-aldarrikapenak, San Miguel Ligako azken estropada bertan egiten zela aprobetxatuta.
"Prekarietateari stop" zioten pankarta batzuen atzean hogei bat langile elkartu dira ELA sindikatuak deituta. Langile horiek bi asteko grebari ekingo diote datorren asteazkenetik aurrera (irailaren 21a).
Sindikatuak salatzen duenez, "egoitzetako beharginak eta erabiltzaileak aspaldidanik ari direla pairatzen aurrekontu murrizketak", eta, horien ondorioz, "lan-baldintza txarrak eta zerbitzuan akatsak" gertatzen dira.
ELAren arabera, Bizkaiko Foru Aldundia da egoera horren "erantzulea"; izan ere, sektore sozio-sanitarioa "pribatizatutako zerbitzu publikoa da, Aldundiak % 70ean finantzatzen duena". Alabaina, sindikatuak Aldundiari leporatzen dio ez duela ezer egiten egoera konpontzeko.