Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Araban funtzionarioei kalte-ordaina emango diete
Arabako Aldundiaren ustez, arabar funtzionarioek "ez dute doako zigorrik jaso behar", ezta krisiaren "eragin bikoitzik" ere.
Erredakzioa
Araban funtzionarioei kalte-ordaina emango diete murrizketak abiatutakoan; izan ere, aurten arabatarrei ezarri zaien igoera % 0,3koa izan da, eta gainerako EAEko funtzionariei % 1,8koa izan da.
Claudio Rodriguez Arabako Aldundiko diputatu nagusiordeak iragarri du gaur Diputatuen Kontseiluaren ostean.
Rodiguezen hitzetan, Arabako Aldundiaren ustez, arabar funtzionarioek "ez dute doako zigorrik jaso behar", ezta krisiaren "eragin bikoitzik" ere.
Ildo horretan, Arabako funtzionariei ez zaie soldaten % 1,8ko igoera egin, eta beraz, "konpentsatu" beharko zaie "derrigorrez", murrizketa birritan jasan ez dezaten.