Ekonomia -

Baieztatuta

% 2 murriztuko diete soldata Euskadiko funtzionarioei

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak zehaztu du enpresa publikoetako langile guztiei eragingo diela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak baieztatu du Gobernua premiazko lege bat prestatzen ari dela euskal funtzionarioei soldata murrizteko, eta murrizketa % 2koa izango dela batez beste, hau da, Espainiako Gobernuak sustatu nahi duen %5a baino hiru puntu txikiagoa.

Prentsaurrekoan, Mendiak azaldu du Lega ez dela indarrean sartuko uztaila arte, baina ekainetik izango duela eragina.

Gasteizko Gobernuko eledunak ziurtatu du Euskadirentzako taula bat sortu nahi dutela, "mailakatuagoa eta orekatuagoa".

Halaber, murrizketa enpresa publikoetako langile guztiei eragingo diela gaineratu du.

Gobernu Kontseiluko kideen soldata murrizketa % 6-7koa izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea