Ekonomia -

Iruñean

Volkswagenek Alemanian duen krisiak ez du eraginik izango Landabenen

Konpainiak gelditu egin du produkzioa Alemaniako sei lantegitan; izan ere, ez du Golf eta Passat modeloak egiteko behar besteko piezarik. Modelo horiek ez dira Landabenen muntatzen.

Irudian, produkzioa geldituta izan duen lantegietako bat. Argazkia: EFE.
Irudian, produkzioa geldituta izan duen lantegietako bat. Argazkia: EFE.
Irudian, produkzioa geldituta izan duen lantegietako bat. Argazkia: EFE.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen Alemanian jasaten ari den krisiak ez du eraginik izango konpainiak Landabenen duen lantegian, Radio Euskadik jakitera eman duenez; izan ere, enpresak produkzioa gelditu du Alemaniako sei lantegitan, baita Wolfsburgekoan ere (egun jakin batzuetan bakoitzean), ez baitu behar adinako piezarik Golf eta Passat modeloak muntatzeko. Volkswagenek auzia du bi hornitzailerekin, eta ez ditu eskuragarri piezak, baina modelo horiek ez dira egiten Landabenen, Iruñean.

Landabengo lantegiaren zuzendaritzak eta enpresa batzordeak azaldu dutenez, krisiak produkzioa eten duten Alemaniako sei lantegietan bakarrik du eragina. Produzkioa ia bi astez gelditzeko erabakiak astero ehun milioi euroko galera ekarriko lioke Volkswageni, eta ia 28.000 langileri eragingo lieke. Astearte honetako goizean, baina, Volkswagenek eta hornitzaileek akordioa erdietsi dute, eta jarduera apurka-apurka berreskuratuko dute lantegi horietan guztietan.

Alemaniako enpresa eta auzian dauden bi hornitzaileak ez dira ados jarri eskaera batzuk bertan behera uzteagatik zenbaterainoko kalte-ordaina eman beharko dieten. Hornitzaileek ez dituzte piezak eman, nahiz eta Braunschwigeko Probintzi Auzitegiak agindu hori eman. Volkswagenek, baina, hainbat neurri zituen prest egoera horri aurre egiteko, eta horietako batzuk bideratu ditu ahalik eta kalte txikienak jasateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Iruñeko argazkiak Gaurko albisteak Nafarroan Multinazionalak albisteak Alemania argazkiak Albisteak Volkswagen Automobilgintzari buruzko albisteak