Ekonomia -

Azken eguna

Gobernuak azken unera arte lan egingo du Lan Erreforma adosteko

Berez, gaurkoa da azken eguna, baina akordiorako aukera antzemanez gero, egun batzuk gehiago emango ditu Gobernuak patronalarekin eta sindikatuekin hitz egiteko.

Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur elkartuko dira, berriz ere, Espainiako Gobernua, sindikatuak eta patronala Lan Merkatuaren Erreformaz hitz egin eta akordio-bideak jorratzeko. Asteburu honetan ere elkartu dira hiru aldeak, sekretupean egindako bileran, baina ez dute akordiorik lortu.

Lan erreformaren gaia lehentasunezko gaia da une honetan Jose Luis Rodriguez Zapatero buru duen Gobernuarentzat nazioarteko erakundeek eta merkatuek konfiantza berme modura horren beharra azpimarratu ondoren. Gauzak dauden moduan, hala ere, gaur gaurkoz zaila ikusten da Gobernuaren, patronalaren eta sindikatuen arteko akordioa. Gobernuak gaur arteko epea eman zuen adostasun batera heltzeko eta egun batzutan epe hori luzatzeko prest ere agertu da horrek jarrerak hurbiltzeko balio badu.

Akordio baten bila atzo egindako bilerak ez zuen emaitza handirik utzi. Argi geratu da, beraz, sindikatuen eta patronalaren arteko jarrerak oso urrun daudela. Leire Pajin sozialistak garbi du premiazkoa dela lan erreforma eta Gobernuak azken unera arte lan egingo duela ziurtatu du.

PPk, berriz, lan erreforma lehenago egin behar zela dio eta horregatik igo dela hainbeste langabezia azken hilabeteotan. Zapaterori egotzi dio horren ardura Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusiak.

Ekainaren 15erako

Gobernuak ekainaren 15erako izan beharko du prest erreforma, orduan baitira elkartzekoak Ecofin taldeko kideak, Europako ekonomia eta finantza ministroak. Datozen egunetan akordiorik ez badago Gobernuak ohartarazi du dekretuz onartuko duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea