Ekonomia -

Greba

Bosgarren greba eguna Guggenheimeko hezitzaileek, 'aurrerakada gabe'

Manpower Group enpresak azpikontratatuta Guggenheim Bilbao Museoan hezitzaile eta aretoetako orientatzaile diharduten langileek esan dutenez, gatazkan ez da inolako aurrerapenik egon.

Guggenheim Museoko hezitzaileen bosgarren greba eguna

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manpower Group enpresak azpikontratatua Guggenheim museoan hezitzaile eta aretoko orientatzaile gisa lanean ari diren 18 beharginek lan baldintza hobeak eskatzeko deitu dituzten zortzi greba egunetako bosgarrena dute gaur.

Museoaren kanpoaldean, hainbat hezitzailek izarak jantzi dituzte soinean, prekarietatearen “mamua” irudikatzeko. Gero azaldu dutenez, gatazkan ez da inolako aurrerapausorik egon, uztailaren 30ean bilera egin zutenetik enpresa ez baita berriz beraiekin harremanetan jarri.

Jarrera hori ikusita, lanuzteak egiten jarraituko dute, abuztuaren 23, 26 eta 30ean eta irailaren 1ean.

Gatazkaren oinarria da Manpowerrek Guggenheim Bilbaorekin duen zerbitzu-kontratua, zeina 2014an hasi baitzen, irailaren 30ean bukatuko dela eta berriz esleitzeko lehiaketa deitu behar dela.

Hezitzaileek beren lanpostuak esleipendun berriari subrogatzea nahi dute, museoan lanean jarraitu alegia.

Halaber, lan baldintzak hobetzea ere eskatzen dute, “prestakuntza maila altuko lanak egiten baititugu, prestakuntzarik gabeko langileen prezioan”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo