Ekonomia -
KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
KPIa % 0,7 jaitsi da EAEn eta % 0,4 eta Nafarroan, uztailean
Bere aldetik, Espainian, KPIa % 0,6 jaitsi da, elikagaien eta edari ez alkoholdunen garestitzeagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,7 jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan uztailean; ondorioz, % 0,8ko beherakada darama pilatuta urtean zehar, eta urte arteko inflazioa -% 0,4an ezarri du (joan zen urteko uztaileko datuekin alderatuta).
Nafarroari dagokionez, KPIa % 0,4 jaitsi da uztailean, eta horrek urtean zehar metatutako jaitsiera % 0,3koa dela adierazten du. Ondorioz Foru Erkidegoa da urte arteko tasa gehien hazi duen erkidegoa: -% 3.
Bere aldetik, Espainian, KPIa % 0,6 jaitsi da (ekainean baino bi hamarren gutxiago), elikagaien eta edari ez alkoholdunen garestitzeagatik.
Aisialdia eta kultura sailak ere puntu bat egin du gora, nahiz eta negatiboan jarraitu (-% 0,6) antolatutako bidaien prezioen areagotzeagatik, joan zen urtekoa baino altuagoa dena.