Ekonomia -
Defizitaren aurkako plana
Gaztela-Mantxak % 50 murriztu ditu erakunde publikoak
Autonomia Erkidegoko presidenteak aurreratu duenez, ohiko gastuetan % 10 (100 milioi euro) aurreztuko dute eta hamarretatik zazpira gutxituko dituzte kontseilaritzak.
Erredakzioa
Fundazio, patzuergo, enpresa publiko eta erakunde autonomoen kopurua 93tik "40 ingurura" murriztuko dituztela aditzera eman du Jose Maria Barreda, Gaztela-Mantxako presidenteak.
Laster mantenduko dituzten erakundeen zerrenda jakitera emango dutela esan du Barredak Gaztelako Presidentetzako egoitzan.
Horrez gain, ohiko gastuetan % 10 (100 milioi euro) aurreztuko dutela aurreratu du Gaztela-Mantxako presidenteak eta horiei, beste 9 milioi euro gehituko zaizkio hamarretik zazpira kontseilaritzak murrizteagatik.
"Pedagogia eta herstura ariketatzat" jo ditu neurri horiek Barredak.