Ekonomia -

Lan gatazka

Guggenheim museoko hezitzaileek greba egingo dute uztailaren 28an

Manpower Group Solutions enpresak azpikontratatutako langileek 'orain dela urte asko jasaten ari garen prekarietatea eta ezegonkortasuna' salatu nahi dute.

Bilboko Guggenheim museoa.
Bilboko Guggenheim museoa.
Bilboko Guggenheim museoa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Guggenheim museoko hezitzaileek eta orientatzaileek greba eguna deitu dute uztailaren 28rako, "prekarietatea eta ezegonkortasuna" salatzeko.

Manpower Group Solutions enpresak azpikontratatutako hezitzaile, gida, areto orientatzaile eta hezitzaile laguntzaileek deitu dute greba, horien esanetan, "duela urte askotatik hona pairatzen duten prekarietatea eta ezegonkortasuna" salatzeko.

"Bisitariekin arteari buruzko elkarrizketak izaten ditugu aretoetan, bisita gidatuak egiten ditugu, tailer artistikoak edota arte udalekuak egiten ditugu mota askotako talde eta pertsonekin; hau da, museoko hezkuntza programen garapeneko aurpegia gara, artea pertsonengana helaraztearen helburua betez", gaineratu dute deitzaileek.

Goi mailako ikasketak dituzten langileak direla azpimarratu dute. Hala ere, beren lanpostua, lan baldintzak eta soldata ezegonkorrak direla salatu dute, horien hitzetan, "subrogazioa ez delako kontratazioan bermatzen eta urtero enpresa merkeenak aukeratzen dira, lan kalitatean horrek duen eragina kontuan izan gabe".

Kontuak kontu, Guggenheim museoak ateak irekiko ditu ostegunean grebak museoaren zati bati soilik eragingo diolako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Guggenheim Bilbao museoaren erakusketak Gaurko albisteak Bizkaia Grebak gaur Lana albisteak Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea