Ekonomia -
Gipuzkoan
6,8 milioi bideratu ditu Eusko Jaurlaritzak AHTko lanak indartzeko
Urtea bukatu baino lehen sei tarte gehiago esleitzea espero dute, eta ondorioz, Gipuzkoari dagozkion 88 kilometrotatik 44 eginda egongo lirateke.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak 6,8 milioi euro bideratuko ditu Gipuzkoako AHTko lanen "abiadura" indartzeko; datozen hilabeteotan esleituko dituzte tarte berriak.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak komunikatu baten bidez iragarri duenez, "AHTren lanak sustatzeko konpromisoa sendoa da".
ETS erakunde publikoaren bitartez, sare berrian zuzendaritza fakultatiboko lanak egiteko laguntza zerbitzua esleitu dute; horretarako, 3,3 milioi euro bideratu dituzte, lanak 60 hilabeteko epean egiteko.
Iñaki Arriola sailburuak azaldu duenez, Ezkio-Itsaso eta Ezkio-Itsaso/Beasain geltokietako plataformak egiteko zerbitzu espedientea zabaldu dute; 3,5 milioi euro bideratuko dituzte horretarako.
Egun, Beasaingo mendebalde-ekialdea, Ordizia-Itsasondo eta Legorreta-Tolosa tarteetako lanak abian daude, eta egun gutxi barru, Bergarakoa eta Antzuolakoa hasiko dira.