Ekonomia -

Lan-eskubideak

Arte Ederren Museoko beharginak pozik, greba 'bizi' baten ostean

Lortutako akordioari esker, "amaiera zoriontsua" erdietsi dute Bilboko museoko langileek eta, ziurtatu dutenez, pozik eta harro itzuliko dira lanera.

Langileak elkar besarkatzen, greba azaltzeko egindako prentsaurrekoa eta gero. Irudia: EFE
Langileak elkar besarkatzen, greba azaltzeko egindako prentsaurrekoa eta gero. Irudia: EFE
Bihar bertan irekiko dute Arte Ederren Museoa, akordioa lortu ostean

1:12

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Arte Ederren Museoa zabalik egongo da berriz bihartik, asteazkena, aurrera, langileek eta Manpower enpresak lortutako akordioari esker. Itunaren bidez, "amaiera zoriontsua" erdietsi dute eta, ziurtatu dutenez, pozik eta harro itzuliko dira lanera.

Museoaren atarian egindako prentsaurreko batean Juan Jose Capetillo ELAko ordezkari sindikalak azaldu duenaren arabera, itunak "gure eskakizunak bermatzen" ditu, besteak beste, "subrogazioak lanpostuak ziurtatuko ditu edozein dela konkurtsoa irabazten duen enpresa, 1.200 euro garbiko soldata (14 nomina urtean),  modu mailakatuan aplikatuko dena, gainera, guk proposatu bezala, antzinatasuna ziurtatuta, dagokion ordainsariarekin, eta babesa lan-erreformaren aurrean".

Greba "luzea, oso bizia eta emozioz beterikoa" izan da, baieztatu du Capetillok. Bide batez, aukera aprobetxatu egin du erakundeei mezu bat helarazteko: "hiritarren bizitza ezin da merkaturatu", "azpikontratatutako lanpostu bakoitzaren atzean ia beti lan baldintza kaskarretan bizi den langile bat dago, hilabete bukaera arte heldu ezin dena".

"Erritmoa danontzat ezartzea zaila izan da, alde bakoitzak berea duelako, baina azkenean danok erritmo berean dantzatu eta nahi genuena lortu dugu, alegia, museoa berriz zabaltzea eta orain arte inork ikusi ezin izan duen erakusketaz gozatzea", gaineratu du.

"Ez da bakarrik pozik egoteko unea, gatazkaren amaieragatik, orain babesa eman digunei esker onak emateko unea da", Copetilloren hitzetan.

Azkenik, lankideei eskerrak eman dizkie ordezkari sindikalak, egindako borrokagatik eta bat egin dutelako une "zailetan"; izan ere, bat-egite horrek bihurtu ditu -bere ustean- "indar geldiezin".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Grebak albisteak Lana albisteak Artea bideoak Ekonomia albisteak Albisteak Bilboko Arte Ederren Museoa Lan gatazkak EAE