Ekonomia -

Lan-gatazka

Aurreakordioa lortuta, amaitu da Bilboko Arte Ederren Museoko greba

Langileen soldata urtez urte igoko dute, eta 20.500 euro kobratuko dituzte 2019an. Egun, 10.500 euroko ordainsaria jasotzen dute.

Bilboko Arte Ederren museoko langileek mobilizazio ugari egin dituzte grebak iraun duen artean.
Bilboko Arte Ederren museoko langileek mobilizazio ugari egin dituzte grebak iraun duen artean.
Bilboko Arte Ederren museoko langileek mobilizazio ugari egin dituzte grebak iraun duen artean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Arte Ederren Museoko arreta zerbitzuko langileek onartu egin dute sindikatuek, enpresak eta museoaren patronatuak adostutako aurreakordioa. Horrenbestez, amaiera eman diote duela 41 egun hasi zuten grebari.

Aurreakordio horren arabera, langileen soldata igoera urtez urte egingo dute, 2019an % 100a kobratu arte. Egun, 10.500 euro gordin jasotzen dituzte urtean, eta 20.500 euroko ordainsaria kobratuko dute 2019an, EFE albiste-agentziak iturri sindikalak aipatuta zabaldu duenez.

Era berean, lan-hitzarmen bat negoziatzea eta konpainia esleipenduna aldatuz gero subrogazio eskubidea aitortzea adostu dute hiru aldeek.

Beharginen ordezkariek agerraldia egingo dute bihar aurrekordioaren xehetasunak emateko.

Hori dela eta, Bilboko Arte Ederren Museoak asteazken honetan (uztailak 20) irekiko ditu ateak berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Bilboko albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Grebak Lana Artea Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea Bilboko Arte Ederren Museoa azken ordukoa