Ekonomia -
Gobernu Kontseilua
Urriaren 25eko jaieguna ezarri du 2011ko lan-egutegiak
Horrela, Eusko Legebiltzarrak iragan hilean adostutakoa bildu du lan-egutegiak, urriaren 25 'Euskadiko Eguna' izatea, alegia. Datorren urtean San Jose jaieguna desagertuko da.
Erredakzioa
Euskal Autonomi Erkidegoko 2011ko lan-egutegi ofiziala onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Honenbestez, urriaren 25 ''Euskadiko Eguna'' izango da eta San Jose (martxoaren 19) jaieguna desagertuko da.
Eusko Jaurlaritzaren akordioak jakitera eman ditu Idoia Mendia Exekutiboko bozeramaileak, besteak beste, lan-egutegiaren onarpena. Horrela, Eusko Legebiltzarrak iragan hilean adostutakoa bildu du lan-egutegiak, urriaren 25 ''Euskadiko Eguna'' izatea, alegia.
Erkidego autonomo bakoitzak bost jaiegun ezar ditzake. Horrela, datorren urtetik aurrera San Jose jaieguna kenduko dute, Aitaren Eguna, eta urriaren 25a festa izango da.
Ondorioz, 2011ko jaiegunak honako hauek dira: urtarrilaren 1a (Urteberri-eguna), urtarrilaren 6a (Jaunaren Agerkundea), apirilaren 21a (Ostegun Santua), apirilaren 22a (Ostiral Santua), apirilaren 25a (Pazko Astelehena), uztailaren 25a (Santiago Apostolua), abuztuaren 15a (Ama Birjina Abuztuko), urriaren 12a (Festa nazionala) eta urriaren 25a (Euskadiko Eguna).
Jaiegun horiei erantsi behar zaizkie: Azaroaren 1a (Domu Santu Eguna), abenduaren 6a (Konstituzio Eguna) eta abenduaren 8a (Andre Maria Sortzez Garbiaren Eguna).