Ekonomia -
Lan istripua
49 urteko langile bat hil da Urdulizko Lointek lantegian
Behargina Barakaldoko bizilaguna zen. Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Erakundeak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.
O.A. | EITB.EUS
49 urteko langile bat, Barakaldokoa, hil da gaur Urdulizko (Bizkaia) Lointek lantegian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eusi baieztatu dioenez.
Aipaturiko iturriaren arabera, Ertzaintzak 12:10 inguruan jaso du abisua pertsona bat lurrean zegoela esanez. Sorospen zerbitzuko kideak istripuaren tokira bertaratu direnerako, ordea, langilea hilda zegoen.
Oraindik argitzeke daude istripuaren nondik norakoak eta, aipatutako iturriek adierazi dutenez, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Erakundeak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.