Ekonomia -

Herstura plana

Nafarroako Parlamentuak goi-kargudunen soldata murriztea babestu du

Ganbarako ordezkari politikoek "koherentetzat" eta "beharrezkotzat" jo dute % 15eko beherapena, "herstura plan horren alde" gaudela adierazteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru Ganbarako ordezkariek politikoek aho batez onartu dute Administrazioko goi-karguen soldaten beherapena, Zapateroren Gobernuak iragarritako neurriekin bat etorriz.

Carlos Garcia Adanero UPNko bozeramaileak esan du "arazoak konpontzeko diru kopuru nahikoa" ez den arren, "denok eman behar dugu zer edo zer" azpimarratu du.

Patxi Zabaletaren (NaBai) ustez, ordezkari publikoen eta Foru administrazioko goi-karguen soldaten beherapena "koherentea" da, baina administrazioaren herstura "soldatetatik eta dietetatik haratago" joan behar duela iritzi du.

Funtzionarioei zein pentsiodunei "esfortzu" hori eskatzen baldin bazaie, klase politikoa "herstura plan horren aldeko jarraibide" izan behar duela uste du Roberto Jimenez sozialistak.

Jose Andres Burguetek (CDN), bere aldetik, Gobernuko kideen eta goi-karguen soldaten % 15eko beherapena "koherentea, egokia eta beharrezkoa" delako babestu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea