Ekonomia -

48 ordutan

Eurogunearen 14.500 milioi euro jasotzea espero du Greziak

Nazioarteko Diru Funtsaren maileguari gehituta, Greziak 20.000 milioitik gora ditu maiatzaren 19a baino lehen, 9.000 milioiko obligazioak eta ekainera bitarteko soldatak eta jubilazioak ordaintzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

48 orduko epean, herrialdearen porrotari aurre egiteko, Eurogunearen 14.500 milioi euroko laguntza jasoko duela aurreikusi du Greziak, Greziako Finantza Ministerioko iturriek aditzera eman dutenez.

Aurten Euroguneak emango dion 30.000 milioi euroko maileguaren lehen zatia da hori. Nazioarteko Diru Funtsak, bere aldetik, 10.000 milioi euro emango dizkio.

Maiatzaren 12anm Nazioarteko Diru Funtsak laguntza horren herida baino gehiago eman zion (5.574,8 milioi euro), % 1,3 eta % 3,3ko interes-tasarekin.

Era horretan, Greziak 20.000 milioitik gora ditu maiatzaren 19a baino lehen, 9.000 milioiko obligazioak eta ekainera bitarteko soldatak eta jubilazioak ordaintzeko, aurreko astean Yorgos Papaconstantinu Greziako Finantza Ministroak adierazi zuenez.

Gainbegiratzea 3 urtez

Nazioarteko Diru Funtsak, Europako Batzordeak eta Europako Banku Zentralak Atenasen bulego bat ireki duen berri eman dute Greziako hedabideek. Gobernuak aurrezte arloan eta erreforma ekonomikoan zer nolako aurrerapausuak ematen dituen gainberatuko dute 3 urtez.

Lehen ikuskaritza ekainaren hasieran izango da eta honakoak aztertuko dituzte: pentsio altuenen doitzea, lan-merkatuaren erreforma, europar funtsen erabileraren hobekuntza, aldaketak finantza sisteman eta tren sistema publikoaren gastuaren murrizketa.

2014rako Barne Produktu Gordinaren (BPG) defizita % 3tik behera murriztea du xede Greziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea