Ekonomia -

ArcelorMittal

Zumarragako 21 langileren aurretiko erretiroa adostu dute aldeek

Hala ere, sindikatuek ez dute onartu bidegabe kaleratzeagatik konpainiak eskaini dien legezko kalte-ordaina jasota alde egitea enpresatik.

ArcelorMittal Zumarraga. Artxiboko irudia: EiTB
ArcelorMittal Zumarraga. Artxiboko irudia: EiTB
ArcelorMittal Zumarraga. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumarragako ArcelorMittaleko zuzendaritzak eta enpresa-batzordeak 21 langileren aurretiko erretreta adostu dute. 1955 eta 1959 artean jaiotako beharginei eragingo die akordioak.

Hala ere, sindikatuek ez dute onartu bidegabe kaleratzeagatik konpainiak eskaini dien legezko kalte-ordaina jasota alde egitea enpresatik. Uztailaren 15a baino lehen erabaki behar dute beharginek enpresaren proposamena onartu ala ez.

Konpainiak eta enpresa-batzordeak asteartean izandako bileraren ondoren Arcelorreko iturriek azaldu dutenez, aldeek akordio bakarra adostu dute “aho batez”: 21 pertsonaren aurretiko erretiroa. Hain zuzen, “55 eta 59 artean jaiotakoei” eragingo die akordioak.

Hala ere, bajen inguruko adostasunik ez da lortu. “Bidegabeko kaleratzeengatik araudiak jasotzen duen legezko kalte-ordaina” eskaintzen du enpresak, “45 egun 2012ra arte, eta 33 egun urte horretako otsailetik aurrera”, alegia.

Uztailaren 15a baino lehen

Baja boluntarioa uztailaren 15a baino lehen onartu beharko dute Zumarragako lantegiko beharginek; bestela, Arcelor “Asturiasen lanpostu berriak ematen” hasiko da.

“Baja boluntarioa onartu ez dutenei lanpostu bat ematen zaienean, eta horiek onartu nahi ez baldin badute, kalte-ordaina 20 egunekoa izango da, lekualdatze kolektiboa delako”, zehaztu du zuzendaritzak.

Azkenik, kontsulten epea ofizialki igande honetan, uztailaren 9an, amaituko dela azaldu du enpresak, “baja boluntarioetarako pieza berezia ekainaren 9an zabaldu genuelako”. Hori dela eta, datorren astelehenean (uztailak 11) beste bilera bat egingo dutela aurreratu du zuzendaritzak, kontsulten epea “behin betiko ixteko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Gaurko albisteak Gipuzkoa Lana berriak Ekonomia albisteak Zumarraga Gaurko azken ordukoa Metalgintza