Ekonomia -
KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
KPIak jaitsiera apala izan du ekainean, % 8raino
Estatistika Institutu Nazionalak gaur zabaldutako datuen arabera, erregaien eta argindarraren garestitzeak ekarri du jaitsiera hain apala izatea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasak bi hamarren egin du behera ekainean, % 8raino, maiatzeko datuekin alderatuta.
Estatistika Institutu Nazionalak gaur zabaldutako datuen arabera, erregaien eta argindarraren garestitzeak ekarri du jaitsiera hain apala izatea.
Uztailean ere, prezioek joera bera mantenduko balute, hamaikagarren hilabetez jarraian bilakaera positiboa izango luke KPIak.
Urte arteko KPI harmonizatuari dagokionez, –Euroguneko herrialdeetako prezioen bilakaera neurtzen duen indizea-, % 0,9 egin du behera ekainean, aurreko urteko datuekin alderatuz.