Ekonomia -

Defizitaren aurkako plana

Confebask: "Beharrezkoa da murrizketak Euskadin ere ezartzea"

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Jose Guillermo Zubia Euskadiko patronaleko buruak adierazi du Zapateroren neurriak "guztiz ezinbestekoak" direla.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Guillermo Zubia Confebaskeko idazkari nagusiak adierazi du "beharrezkoa" dela Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak defizita murrizteko iragarritako neurriak Euskadin ere ezartzea.

Gaur goizean Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, Euskadiko patronaleko buruak esan du neurriok "guztiz ezinbestekoak" direla, eta Euskadin ere ezarri behar direla, "ez bakarrik lege arrazoiak tarteko", baizik eta "elkartasun ikuspuntutik ere".

Asteazkenean, Zapaterok murrizketa zorrotzak iragarri zituen hainbat sektoretan Hain zuzen ere, 10 neurri iragarri zituen, hala nola funtzionarioen soldata % 5 murriztea aurten eta erabat izoztea 2011n; jaioberri bakoitzeko 2.500 euroko laguntza kentzea eta pentsioak ez igotzea.

Horren ildotk, Zubiak esan du murrizketak "bide gogor" baten hasiera direla, eta orain "egitura erreformak" ere egin behar direla.

Lan erreformari dagokionez, Confebaskeko idazkari nagusiak esan du "malgutasun handiagoa" izan beharko luketela, "enplegua sortzeko helburuz". Halaber, erretiro adinari buruz eztabaida hastearen alde egin du, "bizi-itxaropena luzartu egin baita", eta beraz, "pentsioen iraupena ere".

Halaber, osasun sistema erreformatzeko deia egin du, botika guztiak ordainpekoak izan daitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea