Ekonomia -
Brexit
Ibex 35ek inoizko jaitsierarik handiena izan du, Brexitaren ondorioz
% 12,35 egin du behera Espainiako adierazle nagusiak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako burtsaren adierazle nagusiak, Ibex 35ek, inoizko jaitsierarik handiena izan du gaur, ekainak 24, Erresuma Batuko herritarrek Europar Batasuna uztea erabaki eta gero.
Hain zuzen ere, % 12,35 amildu da adierazlea, 7.787,70 puntura.
Urteko datu guztiak kontuan hartuta, Ibex 35ek % 18,40ko jaitsierak pilatu ditu, azken lau saioetan % 6,26 gora egin badu ere.
Adierazlean kapitalizazio handien duten balioek jaitsiera handiak izan dituzte: Santanderrek % 19,89 egin du behera; BBVAk, % 16,18; Telefonicak, % 16,12; Repsolek, % 10,94; Iberdrolak, % 10,20; eta Inditexek, % 6,80.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna
Zer ari da gertatzen Europan?
Erresuma Batua argazkiak
Ekonomia
Gaurko azken ordukoa
Burtsa