Ekonomia -
Doitze fiskala
"Gastua murrizteko sasoia" dela aurreratu du Salgadok
Ekonomia Ministroak ez du argitu zein neurriren bidez doituko dituzten 15.000 milioi, 2010 eta 2011 urteen artean. Zapaterok emango du horren berri bihar Kongresuan.
Erredakzioa
Elena Salgado Ekonomia Ministroa eta presidenteorde bigarrenak iradoki duenez, "gastua murrizteko sasoia" da eta ez dituzte zergak igoko defizit publikoari aurre egiteko. TVEri eskainitako elkarrizketan, halaber, zergak jaistea eskatu ez izanagatik, oposizioaren jarreragatik pozik agertu da.
Euroaren egonkortasuna arriskuan zegoenez, Euroguneko herrialdeek erreakzionatu dutela baieztatu du Salgadok. Eta euroaren defentsa "historiko" horregatik, politikak merkatuak gailendu dituelakoan dago.
Presidenteordearen hitzetan, defizit publikoa osoa altua duten herrialdeen doitze fiskala arintzea adostu da, besteak beste.
Espainiari dagokionez, 15.000 milioi euro doitu behar dituzte 2010 eta 2011 urteeen artean. Baina Salgadok ez du argitu zein neurriren bidez lortuko duten defizita murriztea. Zapaterok emango du horren berri bihar Kongresuan.