Ekonomia -

Mondragon Korporazioa

Eroskiko bazkideek iazko galeren % 20 ordainduko dituzte

Agustin Markaide presidenteak aurreratu du urtea mozkinekin amaitzea espero dutela.

Eroskiko bazkideen asanblea, BECen. EFE
Eroskiko bazkideen asanblea, BECen. EFE
Eroskiko bazkideen asanblea, BECen. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroski kooperatibako bazkideek onartu egin dute konpainiak iaz izan zituen galeren % 20,2 euren poltsikoekin ordaintzea, azken urteetan ere egin bezala.

2015ean, Eroskik 158,3 milioi euroko galerak izan zituen. Horrenbestez, bazkideek 32,1 milioi ordainduko dituzte.

Konpainiak ohiko asanblea orokorra egin du asteazken honetan, Barakaldoko BECen. Bertan, Agustin Markaide presidenteak aurreratu du urtea mozkinekin amaitzea espero dutela.

Eroskiko bazkideak 2012tik ari dira urtero-urtero galeren portzentaje bat bere egiten.

Hain zuzen ere, bazkide bakoitzari "banakako funts negatibo" batean gaineratuko zaizkio zenbaki gorriak, eta horretan pilatuko dizkiote azken urteetako galerengatik dagokiona. Funts hori independentea da, hau da, ez dago nahastuta langileak orain arte egindako ekarpenekin.

Iazko galeretatik, beste 47,5 milioi kooperatibaren erreserbekin ordainduko dituzte, eta gainerako 78,7 milioiak "borondatezko erreserba funts banagarria"ren bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroskiren albisteak EAE Mondragon korporazioa argazkiak Ekonomia Gaurko azken ordukoa