Ekonomia -

Lan-gatazka

General Electricek lan-erregulaziorako txostena aurkeztuko du Buñuelen

UGT eta CCOO sindikatuek enpresarekin egindako ituna salatu du ELAk, Buñueleko lantegiaren itxiera eta Tutetarako parke eolikoetako langileen kaleratzea ekiditea ahalbidetuko ez duelako.

General Electric. Artxiboko argazkia: EITB
General Electric. Artxiboko argazkia: EITB
General Electric. Artxiboko argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

General Electricek aurre-akordioa erdietsi du CCOO eta UGT sindikatuekin Buñueleko (Nafarroa) lantegian, parke eolikoetan eta Bartzelonan dituen bulegoetan enplegu-erregulaziorako txostena aurkezteko. Guztira, 236 langile izango dira kaltetuak.

UGTk jakinarazi duenez, enpresarekin egin duten ituna langileek berretsi beharko dute datorren ostiralean egingo duten asanbladan.

General Electricek urtarrilean, Alstom konpainia erosi ostean, iragarri zuen lan-taldean berregituraketa egin nahi zuela. Europan 6.460 behargin ditu; Estatuan, 400.

Akordio horrek Estatuko 236 langilerengan izango du eragina. Buñueleko lantegian 102 daude; Bartzelonako bulegoetan 89; eta gainerako 45ak parke eolikoen mantentze lanez arduratzen diren beharginak dira.

ELAk akordioa errefusatu du

Bestalde, ELAren ordezkaritzak gogor kritikatu du UGTk eta CCOOk enpresarekin egindako ituna eta gogoratu dute Buñueleko lantegian 102 langile kaleratuko dituztela eta beste 10 Tuterako parke eolikoetan.

ELAren iritzian, UGTk eta CCOOk enpresaren aurrean amore eman dute eta General Electricen proposamenak onartu dituzte, langileak bazterrean utzita.

Hori dela eta, langileen asanbladetan akordio horren kontra egingo duela iragarri du ELAk.

“Beste behin ere UGTk eta CCOOk patronalaren interesen alde egin dute; Kataluniako lantegietan kaleratutako langileen kopurua murriztea lortu dutela saltzen dute, baina ez dute borrokarik egin Buñueleko lantegian jarduera mantentzeko eta Tuteran kaleratzeak egotea saihesteko”, kritikatu du ELAk ohar baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Euskal Herrian Nafarroa Eusko Langileen Alkartasuna albisteak Lana Enplegu erregulazioko espedienteak Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa CCOO UGT Lan gatazkak