Ekonomia -

Lan-gatazka

Bilboko Arte Ederren Museoa itxita, langileen greba mugagabea dela eta

Langileek soldata eta lan jardunaldi “duinak” eta lanpostuen egonkortasuna aldarrikatzen dute.

Arte Ederren Museoko langileen protesta. Argazkia: EiTB
Arte Ederren Museoko langileen protesta.
Arte Ederren Museoko langileen protesta. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Arte Ederren Museoak ez ditu gaur ateak irekiko publikoari arreta ematen dioten langileek greba mugagabea hasi dutelako.

Lan-gatazkaren ondorioz, arte klasiko eta garaikidea biltzen duen Bilboko museoak atzeratu egin behar izan du udako erakusketa izarra, eskultura hiperrealistari eskainitakoa.

Aretoko laguntzaile, takila, denda eta hezkuntzako langileak, Manpower Group Solutions enpresatik azpikontratatuak, museoaren parean elkartu dira gaur goizean, eta soldata eta lan jardunaldi "duinak" eta lanpostuen egonkortasuna aldarrikatzen dute.

Museoak zuzenean kontratatutako langileak eta segurtasunekoak normaltasunez ari dira lanean, baina zuzendaritzak zentroa ez irekitzea erabaki du, aretoko zaindariak greban daudelako, eta artelanen segurtasuna bermatu ezin duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Bizkaia Grebak gaur Lana berriak Ekonomia Azken kultur albisteak Eguneko albisteak