Ekonomia -
Hurrengo asteartean
ACBko langileek plan berriaren inguruko erabakia atzeratu dute
Langileek datorren asteartera arte asanblada atzeratzea erabaki dute hartu beharreko erabakian hausnartzen segitzeko eta prozesuan ahalik eta langile gehienek parte hartzeko.
agentziak | erredakzioa
ACBko langileek enpresak aurkeztutako plan berriaren inguruko erabakia datorren asteartera arte atzeratzea erabaki dute.
Langileek astearte honetan erabaki behar zuten enpresak aurkeztutako plan berria onartzen duten ala ez. Enpresaren plan honek, uztailean 12.000 tonako ekoizpenarekin fabrika berriro zabaltzea aurreikusten du, egungo langileen erdiarekin baina, soldaten %15eko murrizketa bertan behera utzirik. ELA eta LABk enpresaren proposamen berria errefusatu dute.
Enpresa Batzordean dauden LABko iturrien arabera, hiru ordu eta erdiko asanblada izan da eta, oso “tirabiratsua” gainera.
Azkenean, datorren asteartera arte atzeratzea erabaki dute hartu beharreko erabakian hausnartzen jarraitzeko eta prozesuan ahalik eta langile gehienek parte hartzeko.
Modu berean, enpresak proposatutako plan berriaren inguruko informazio gehiago eskatu dute langileek.