Ekonomia -
Lan-gatazka
Bizkaiko zahar-etxeek astebeteko greba hasiko dute gaur
"Patronalak negoziatzeari uko" egin diolako eta "Bizkaiko Aldundia urrundu" delako jarraituko dute protestekin, ELAk azaldu duenez.
agentziak | erredakzioa
Bizkaiko zahar-etxeetako langileak gaurtik aurrera astebeteko greba egitera daude deituta, sektoreko lan-baldintzak hobetuko dituen lan-hitzarmena eskatzeko.
Martxoan beste hamaika greba egun egin dituzte ELAk, sektoreko sindikatu nagusiak, deituta.
"Patronalak negoziatzeari uko" egin diolako eta "Bizkaiko Aldundia urrundu" egin delako jarraituko dute protestekin, ELAk azaldu duenez.
Gaur, grebalariek manifestazioa egingo dute Bilboko erdigunean, hiru zutabetan, eta plaza Biribiletik Aldundiaren egoitzara joango dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea