Ekonomia -
Burgos
Tobalinak hondakin nuklearrak Garoñatik gertu biltzeko baimena eman du
Equo alderdiak esan duenez, Tobalinako Haranaren Udalak (Burgos) hartu duen neurri hori Garoña irekitzeko “beste urrats bat” izan daiteke.
Agentziak | Erredakzioa
Tobalinako Haranaren Udalak (Burgos) hondakin erradioaktiboak jasoko dituen biltegi berria sortzeko baimenak eman ditu, Equok salatu duenez.
Alderdi politikoak adierazi duenez, hartutako neurria “beste urrats bat” izan daiteke Garoñako zentral nuklearra irekitzeko. Izan ere, nuklearraren bizitza handitzeko “funtsezko neurria” dela dio Equok.
Alde horretatik, Garoña ixten duten arte lanean jarraituko dutela esan du alderdiak. Era berean, “erabaki horrek izan ditzakeen ondorioetan ez pentsatzea” kritikatu dute.
Horregatik, Tobalinako Haranaren Udalak hartu duen neurriaren kontra agertu dira Equo alderdiaren kideak.